Q: Zer Lortzen dut Dependentzia ziurtagiriarekin?

Ziurtagiri honekin eta beste baldintza batzuk betetzen badira, Autonomia eta Arreta Dependentziarako laguntzetan parte hartu genezake: Arreta etxean izatea, eguneko arreta, laguntza ekonomikoak familiarren bat zaintzerako orduan, Sostengua zaintzaile ez profesionalei… Beti ere Dependetzi graduaren arabera. Ondorengo 3 Dependentzia mailak daude: Grado I: Zailtasunekin konpontzen da Grado II: Zati bateko dependentzia Grado III: Erabateko dependentzia.

Q: Dependentzia. Zer da? Eta Nola ebaluatzen da?

Pertsona bakoitzaren Dependentzia maila ezartzeko baremo bat dago. Balorazioa lortzeko behar den organismora jo behar da, ohikoena Gizarte ongizatera jotzea da, Ziurtagiri baten bitartez ere ebaluatzen da eta ebaluaketaren emaitzaren arabera, Autonomia Sistemarako diru-laguntza eta Arreta Dependentziaren inguruko laguntzetara jo dezake pertsonak. Dependentzian, pertsona bakoitzak egunerokotasunean egin behar dituen oinarrizko jardueren inguruan duen kapazitatea neurtzen da.

Q: Nire etxea egokitu behar dut eta beharbada laguntza baten beharrean nago egunerokotasunean. Zer egin behar dut?

Lurralde bakoitzak bere Gizarte-ongizate ordezkaritza desberdinak ditu, eta bertan tramitatu behar dira laguntza hauek. Zure auzoko Gizarte-langileek tramitatzen dute. Hauek dira delegazio ezberdinak:

Q: Nork bideratu zaitzake desgaitasunaren inguruan dauden arlo ezberdinetan?

Lehenengo lekuan, medikoarengana jo beharko zenuke tratamendu desberdinen inguruan bidera ahal izateko. Udaletxeko gizarte langilearengana jo. Era berean, elkarte desberdin asko daude duzun desgaitasunaren arabera edo probintziaren arabera. Hemen dituzue horietako batzuk: Araba

Bizkaia Gipuzkoa

Q: Zein eskubide ditut desgaitasuna duen pertsona naizenean?

Desgaitasun mailaren arabera hurrengo eskubideak dituzu:

  • Abantaila fiskalak, PFEZ murrizketak, autoa erosterakoan BEZ murrizketa, matrikulazio zerga ez ordaintzea, salbuespena trakzio mekanikoko ibilgailuen zergan…
  • Pentsio eta laguntza ekonomikoak
  • Diru-laguntzak Arreta goiztiarrean
  • Diru-laguntzak euskarri tekniko eta laguntza produktu desberdinetan
  • Lan abantailak, lanpostu erreserban, kontrataziorako abantailetan, diru-laguntzak enpresei.
  • Autoa aparkatzerako orduan abantailak
  • Garraio publikoan abantailak
  • Unibertsitateetan abantailak

Q: Desgaitasun mailaren berrikuspena eska dezaket?

Hurrengo balditzetako bat betetzen baduzu:

  • Azkeneko ebaluaziotik bi urte baino gehiago pasa denean.
  • Bi urte pasa ez badira, desgaitasunaren aldaketa nabarmena egon dena egiaztatzen duen informe medikua dagoenean.
  • Aldundiak ofizioz eskatzen duenean

Q: Zer egin behar da emaitzarekin gustura geratzen ez banaiz?

Behin jakinarazpena jasotakoan eta honekin konforme ez bazaude 30 eguneko epean erreklamazio bat jarri daiteke Gizarte Ekintza Sailean. Horretarako, idatzi bat egin behar da desadostasuna azalduz eta interesaturik dagoen pertsonaren sinadurarekin. Erreklamazioa aztertzean, gaitzespen edo baliospena jakinarazten da, eta horrekin gustura ez bazaude erreklamazioa gizarte epaitegira eramaten da.

Q: Nora zuzendu behar naiz urritasun bat aitortu diezadaten?

Oinarrizko gizarte zerbitzuek aholkatzen dute eman beharrezko pausuez. Zure beharrak baloratu eta urritasuna aitortzerako orduan dauden aukeren inguruan aholkatuko dizute. Zuzendu zaitez gertuen duzun oinarrizko gizarte zerbitzura: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contss/eu/contenidos/informacion/directorio_ssb/eu_dir_ssb/dir_ssb.html

Q: Nola lortu dezaket “Desgaitasunaren ebaluazioa”? Zer da eta Zertarako balio du?

Desgaitasunaren ebaluazioa, administrazioek pertsona batek besteen aurrean dauzkan arazo edo desabantailen aitormena emateko erabiltzen da. Desgaitasun maila, baremo batez neurtzen da. Pertsona bakoitzak duen desgaitasunaren arabera ebaluatzen da eta ondoren desgaitasun ziurtagiria ematen da, pertsona horren dituen zailtasun edo mugekin. Ziurtagiri honen bidez administrazio desberdinek eskaintzen dituzten laguntza eta baliabide desberdinetara aurkeztu gaitezke. Adibidez: zerbitzu sozialetara, enplegura, gizarte-segurantzara, etxebizitzetara, etab. Hurrengo urratsak eman behar dira ziurtagiri hau lortu ahal izateko: Gizarte-ongizatean eskaera egitea, honekin batera dokumentazioa medikua eramango delarik. Ondoren, “tribunal mediku” batek eskaeraren ebazpena emango du. Desgaitasunaren balorazioa portzentual bidez ematen da. Ehuneko 33tik aurrera kontsideratzen da desgaitasuna daukala pertsona horrek.

Q: Nola ebaluatzen da desgaitasun maila?

Desgaitasun maila desgaitasunaren zenbaterainokoaren arabera neurtzen da eta portzentual bidez neurtzen da. Kalifikazio hau irizpide tekniko bateratuetatik ateratzen da eta baremo hauek araudian finkaturik daude. Desgaitasun mailari, faktore sozialetan ateratako puntuazioa gehitzen zaio (gehienez 15 puntu izango direlarik). Kalifikazio hau, beste organismoekiko (lanerako ezintasuna…) independentea da.

Q: Ze pauso ematen dira ebaluatzeko garaian?

Ebaluazioa eskatzen duten pertsonek, zitazioak jasotzen dituzte beharrezko profesionalekin egoteko, beren osasun kondizioen arabera (beharbada espezialista desberdinekin egon behar du). Orokorrean, Desgaitasunaren Ebaluazioko arlora jo beharko dute. Kasu batzuetan, aurkezturiko informeengatik ebaluatu daiteke, hauek nahikoa direla kontsideratzen bada. Desgaitasunaren ebaluaketa eta mailaren kalifikazioa, interesaturiko pertsonari profesionalek eginiko azterketetan, mugaketa sentsorial, fisiko edo psikikoan, eta bere faktore sozioekonomikoak kontuan hartuta hartzen da. Betiere, eguneko jarduerak egiterako orduan dauzkan mugak kontuan hartuta.

Q: Nola bermatzen da desgaitasuna?

Diagnosia ofizialki jakinarazten duen dokumentuak, desgaitasun maila eta mota jakinarazten du, era berean, garraio publikoa erabiltzeko zailtasuna mugatzen duen baremoa azaltzen du. Behin behinekoa bada, ebaluaketaren hurrengo azterketaren data azalduko da. Jakinarazpen ofiziala ematean, desgaitasun txartela ematen da, era errazean desgaitasuna duzula erakusteko, bertan ez da diagnosia azaltzen. Halaber, desgaitasunaren ziurtagiri bat eska daiteke, non diagnostikoa ez den azaltzen. Honen erabilera udaletxean, garraioetan, etab. ematen da.